Umeek prestatutako ekitaldia 15:30ean hasiko da. Tribiala eta musikariaren inguruko bideo-aurkezpena egiteaz gain, Parpargorriren eskutik, euskal konpositoreen kantak abestuko dituzte; eta Larraitz Arriolabengoa musika irakasleak abesbatzen gainean egingo du berba.
Zapatuan inaugurazio ekitaldia egingo dute Bañera parkean; ekainaren 18an, Araba abesbatzaren eta Gasteiz Camerataren kontzertua dago herrian.
Jose Mari Velez de Mendizabal
Abuztutik urrira bitartean ere izango dira ekimenak; bada, oraindik zehazteke daude horien datak. Abuztuan, esaterako, organo kontzertua egingo dute; irailean, Arabako abesbatzak eta Gasteiz Cameratak emanaldia eskainiko dute Gasteizko Santa Maria katedralean. Urrian bigarren kontzertu bat eskainiko dute esandako bi taldeek, Amurrion. Hilabete berean, Jose Mari Velez de Mendizabal aramaioarrak musikariari buruz idazten diharduen liburua aurkeztuko dute.
Aramaioko alkate Lierni Altunak iragarri du ziurrenik ekimen gehiago egingo direla Bizente Goikoetxearen omenez.