Bisita gidatu gastronomikoak izango dira Gorbeialdean Aste Santuan

Erredakzioa 2016ko mar. 23a, 12:53

Eskualdeko gazta, mermelada, garagardoa edo eztia ezagutzeko eta dastatzeko aukera emango dute bisita hauek.

Gorbeia Gune Turistikoak bost bisita gidatu gastronomiko eskainiko ditu Aste Santuan, horien bitartez eskualdea ezagutu ahal izateko.

 Lehen ekitaldia martxoaren 24an egingo da eta  Artzain egun batez izena du. Partehartzaileek gaztandegi batera joateko aukera izango dute eta bertan, gazta dastatuko dute bisita gidatu batekin batera. Bisita goizeko hamaiketan hasiko da eta 6 euroko prezioa izango du.

 Bigarren bisita Milika Mermeladak izena dauka. Martxoaren 25ean, Milika lantegia bisitatzeko aukera egongo da. Bisita gidatu honek lantze prozesua eta bertako eguneroko lana sasoiko zaporeekin bizitzeko aukera eskaintzen du. Hau ere 11:00etan hasiko da eta 6 euroko prezioa izango du. 

 Hirugarren bisita gidatua Baias Garagardotegian egingo da Gorbeiako garagardoa izenarekin. Bertan, parte hartzaileek instalazioetaz gozatzeko aukera paregabea izango dute. Bai fabrika bai makinen azalpena emango da bertako Baias garagardoaren dastatzeaz batera. Prezioa ere sei eurokoa izango da. 

 Laugarren saioa Jakiak, Elikagaiak eta artisauak erdi aroko Areatzan izena du eta dohainik izango da. Areatzako elizaren portikoan hasiko den bisita honetan Erdi Aroko gizarteak jasan zuen aldaketa gastronomikoa ikusteko aukera emango du. Ohitura berriak elikagarrietan, bazkarien banaketa berriak, artisauek perfekziora konbinatzen zituzten osagaiak... 

 Azkenik Erlezain egun batez bisita eskainiko da martxoaren 28an. Bisita honetan erleen mundua bere sakontasunean ezagutzeko aukera egongo da. Erlauntzetara eta eztiaren erauzketa tailerrera bisita gidatua, erleen munduaren azalpena eta erleak ezti-orrazeetan daudeneko erakustaldi batekin lagunduta, azkenik ezti dastaketa batekin amaitzeko. 

  

 

Bisita hauetan parte hartzeko, aldez aurretik Gorbeiako Turismo bulegotan izena heman behar da. (946 12 26 95)

 Egitaraua: Gorbeia Aste Santua EGITARAUA

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide