Zuiak energia nuklearrean jatorririk ez duen enpresarekin luzatuko du argindarraren kontratua

Erredakzioa 2016ko martxoaren 17a

Iberdrolarekin eten zuen Zuiak bere kontratua eta kooperatiba berde batek eskaintzen dio orain zerbitzua.

Zuiako Udalak udalerriaren argindarraren hornikuntza soilik energia berdea erabiltzen duen enpresa batekin kontratatuta du eta beste sei hilabetetarako luzatzea erabaki du. Duela ia bi urte, soilik energia nuklearra erabiltzen ez duten enpresekin kontratatuko zuela iragarri egin zuen. Horretarako, baldintza agiri berriak egin zituen lehiaketa publikoa egiteko. Aitzindaria izan zen Zuia eta helburu horrekin, bakarrik energia berriztagarriak erabiltzen dituzten enpresek puntuaziorik altuena izateko aukera zuten (hau da, 45 puntu). Horrez gain, gutxienez komertzialitzatzen duten energiaren %70 berriztagarria izan beharko zela jasota zegoen baldintzetan.

 

 Zuia izan da pausu hau eman duen Arabako lehenengo udalerria da eta aste honetan Arabako beste herri batek eredu iraunkorrerantz eman du pausoa. Izan ere, Zalduondoko Udalak orain arte hornidura elektrikorako Iberdrolarekin sinatuta zituen kontratuak bertan behera utzi ditu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago