Aramaion herritarren makilek Santa Agedako festei erritmoa eman diote

Erredakzioa 2016ko otsailaren 5a

Larunbatean atera ziren helduei umeak gehitu zitzaien atzo Aramaion, Santa Agedako besperan. Makilak eskuetan, kalera irten ziren indarrez kantatzeko gogoz. 

Eskolako umeak Santa Agedaren omenez koplak abesten ibili ziren atzo. 9:00etan hasi zuten eguna. Lehen Hezkuntzako neska-mutikoak auzoetara joan ziren; Haur Hezkuntzakoak, aldiz, kalean ibili ziren. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan hamarretakoa jan zuten eta, azkeneko kopla okindegiaren aurrealdean abestu zuten 2 urteko umeekin batera. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago