Dena prest Urkabustaizko jardunaldi feministetarako

Mirian Biteri 2016ko ots. 7a, 08:00

Urkabustaizko gazte asanbladak eta Lan eta Jolas elkarteak elkarlanean, jardunaldi feministak antolatu dituzte datozen asteotan. Hain justu, otsailaren 12tik martxoaren 12ra "heterosexualitatean oinarritutako gizarte patriarkala" aztertuko dute askotariko ekimenen bidez.

 

Hona hemen egitaraua:

  • Otsailak 12: Mikro-matxismoari buruzko tailerra, 19:30ean, Urkabustaizko kultura etxean.
  • Otsailak 13: Tailerraren bigarren saioa, 19:30ean, Urkabustaizko kultura etxean.
  • Otsailak 21: 'Arrakala' ikus-entzunezkoaren aurkezpena, 18:00etan, Urkabustaizko kultura etxean.
  • Martxoak 4: 'Amodio erromantikoa ba al dago beste eredurik' tailerra, 19:00etan, Urkabustaizko kultura etxean.
  • Martxoak 5: Tailerraren bigarren saioa, 19:00etan, Urkabustaizko kultura etxean.
  • Martxoak 8: Elkarretaratzea plazan, 18:30ean.
  • Martxoak 11: Bertso saio musikatua, 20:00etan. Oihane Perea, Izar Mendiguren, Irati Anda eta Paula Amilburu bertsolarien eskutik.
  • Martxoak 12: Umeen tailerra (17:00) eta Hitzaldia (18:00) Urkabustaizko kultura etxean; eta kontzertuak (23:00) Izarrako gaztetxean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide