Ikasle, guraso eta irakasleek saharar gaiaren eta Smara liburuaren inguruan gau ederra pasatu zuten ostiralean, urtarrilaren 22. Afaria egin zuten, ondoren hitzaldia eta tearen eta pasta batzuen bueltan liburuko pasarteak komentatu zituzten. Irakurzaletasuna sustatu eta ondo pasatzeko ekimen polita izan zen.