Arabako euskarazko aldizkari bakarra da ALEA. Lurraldeko gaurkotasunaren berri ematen du, euskarri desberdinen bitartez.
ALEA aldizkaria harpidedunek jasotzen dute astero (harpidetu hemen). Horrez gain, BERRIA egunkariak ostiralero banatzen du kazetarekin batera. Askotariko gaiak lantzen ditu ALEA aldizkariak, hala nola gizartea, kultura eta kirola. Ostiralero, erreportajeak, elkarrizketak, iritzi-artikuluak eta agenda bezalako atalak eskaintzen ditu. Eremuari dagokionez, Araba osoko gaurkotasuna lantzen saiatzen da ALEA.
Alea.eus albiste atariak Arabako gaurkotasunaren berri ematen du formatu ezberdinetan: albisteak, agenda hitzorduak, bideoak, argazki galeriak, audioak...
Sare sozialak:Facebook, Twitter eta Instagramen sareetan zehar, eguneko edozein momentutan zabaltzen dira ALEAn sortutako edukiak .