Museo del Organo argazkia 2 Museo del Organo argazkia 4 Museo del Organo argazkia 5

Museo del Órgano jatetxea

Museo del Órgano jatetxea logotipoa

AURKEZPENA

 

Museo del Órgano jatetxe begetariano bat baino gehiago da.

Pertsonentzat egindako proiektua izateaz gain, elikadura osasungarriari eta bere balio kateari buruzko hausnarketa egiteko aukera ere eskeiniko du; eta era berean, jarduera paraleloak aurrera ateratzeko asmoa dauka.

Finean, erlazioak sortuz eta kontzientzia kritikoa eraginez, gizartea aurreratuagoa eta arduratsuagoa bihurtzeko josten duen ideia da gure proiektua.

historia apur bat ..

Museo del Organo Gasteizko lokal historiko batean kokatuta dago, eta jatetxea izan baino lehen, organo musika tailer-denda bat zen, non urteetan zehar haiek afinatzen eta saltzen ziren; baita musika klaseak eman ere.

1987an hiru gazte ekintzaileak bidaia bat hasi zuten sutegi eta lapikoen mundura. Irrikaz eta maitsunez Euskal Herriko lehenengoetariko jatetxe begetarianoa izateaz gain, Gasteizko erreferente ere bihurtu zuten.

32 urte ondoren, 2019an, Gasteizko hiru gaztek filosofia berari erreleboa hartu diote hamarkada hauetan paregabea izan den jatetxearen baloreak eta printzipioak eguneratzeko eta aurrera egiteko, beti ere egonezinaz bultzatua eta elikadura eta bizitza osasuntsua jomuga izanik.

 

FILOSOFIA

 

Bizitza osasuntsua piztu eta sustatu nahi dugu, eta horretarako produktu ekologikoak, lokalak eta garaikoak gure dieta begetarioanoaren oinarria izango dira.

Gure mugimenduen ardatza hurrengo printzipio eta baloreetan kokatzen ditugu:

Pertsonak eta komunitatea: pertsonak zaintzen duen proiektua da, eta horren adibidea barne taldeko lan baldintzak eta lan giroa dira. Kanpora begira, komunitatean sortzen diren errealitate diferenteei erantzuna eman ahal izatea nahi dugu.

Jasangarritasuna eta ekologia: proiektu honen beste helburua da ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko distantziak murriztea produktua gertukoa eta ekologikoa sustatuz, eta hondakin gutxiago sortuz.

Tokiko lehengaiak, ekologikoak eta sasoikoak: lehen esan bezala hiru premisa horiek izango dira Museo del Órganoren ardatzak bere otordu-zerbitzuak eta hedapen eta sentsibilizazio ekimen osagarriak eskaintzerakoan.

 

Kokapenaren mapa