ERROIZ 1 ERROIZ 2 erroiz garrafa erroiz haurrari

Erroiz

Alarilla kalea 72 , 01308 Arabako Errioxa: Lantziego http://www.erroiz.eus
Erroiz logotipoa

Lantziegoko erdigunetik gertu ERROIZ olio-errota kokatzen da. ERROIZen, Araba Errioxan bertakoa dugun ARRONIZ barietateko olibak prosezatzen ditugu. Hauetatik ateratzen ditugun olioak zapore handikoak dira, gordinik hartzeko oso bereziak eta preziatuak. 

Gure olibondoetatik  eta Arabako Errioxako nekazariengandik jasotako olibak bakarrik prosezatzen ditugu ERROIZen. Biltze- eta prosezatze-uneak zainduz, eta kalitatea kalitatearen gainetik jarriz, ARRONIZ barietateko "oliba-olio birjina estra" esklusiboak egitea lortzen dugu. Gure olioak orekatuak eta oso zaporetsuak dira. Dastatzean, mingots-puntu atsegina nabari zaie, oliba berdearen freskotasuna darie eta aho osora hedatzen den pikante puntu goxo bat dute. 

Horrez gain, Arroniz barietateak polifenoletan eta bitaminatan duen kantitateak olio honen balio nutrizionala indartzen du, oliba-olio onenen artean kokatuz. Bertako biztanleek aspalditik gozatzen eta maitatzen dugun produktua orain teknika berrienekin lantzen eta zaintzen ikasi duguna, herkide guztiengana zabaltzen saiatzen ari gara. 

Kokapenaren mapa