aguraingo ekonomatua barazkiak aguraingo ekonomatua lokala

Aguraingo Ekonomatua

Aguraingo Ekonomatua logotipoa

Lautadako Euskararen Komunitateak Ekonomatua martxan jarriko du Agurainen; egitasmoak hizkuntza ohiturak eta kontsumitzeko ohiturak aldatzea du helburu.

"Euskaraz sozializatzeko" topagunea izango da Ekonomatua, eta Lautadako produktuak eta garaiko elikagaiak erosteko, saltzeko edota trukatzeko gunea izango da. Parte hartzeko Lautadako Euskararen Komunitateko kide izatea beharrezkoa izango da.

Egitasmoa "auzolanean" eraiki eta martxan jartzeko asmoarekin, laguntza eskatu du Lautadako Euskararen Komunitateak: besteak beste, lokalean produktuak eskaintzeko apalategiak behar dituzte. Horrekin batera, "baztertuta eta erabili gabe" dagoen ordenagailu portatil bat ere beharko dute, ekimenaren kudeaketa lanak egiteko.

Gainera, jendeari arreta emateko txandakideak behar dituzte, aurreikusitako ordutegietan ireki ahal izateko:

  • Astearteak: 10:30etik 13:00etara.
  • Ostegunak: 17:00etatik 19:30era.
  • Larunbatak: 11:00etatik 13:30era.

Egin beharrekoak "oso errazak" izango direla azaldu du Lautadako Euskararen Komunitateak, eta laguntzeko prest dagoen pertsona oro gonbidatu dute harremanetan jartzera: 605 29 09 51 telefono zenbakian edo lautadan.euskaraz@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez.

"Beste mundu bat posible delako" abiatu dute egitasmoa: "Jakiteko zer jaten duzun, bertako ekoizleekin bat egiteko, gutxiago kutsatzeko eta euskaraz bizitzeko".

 

 

Irekiera orduak

Astelehena
Itxita
Asteartea
10:30-13:00
Asteazkena
Itxita
Osteguna
17:00-19:30
Ostirala
Itxita
Larunbata
11:00-13:30
Igandea
Itxita

Kokapenaren mapa