Gida komertzialeko fitxan zure negozioari buruzko informazio zuk nahi duzun bezala argitaratu, aldatu eta eguneratu ahalko duzu. Hauek dira eskaintzen dituen ezaugarri nagusiak:

Zein informazio aurkitu dezaket fitxa bakoitzean? 

Negozioari buruz jakin beharreko informazio guztia era azkar batean ikusteko daude pentsatuta. 

  • Produktu edo zerbitzuak erakustea helburu duen irudi galeria handiarekin batera,
  • Zure ordutegia txertatzeko aukera izango duzu. Gainera, hau automatikoki egokituko da zabalik edo itxita dagoen adierazteko, momentu bakoitzean.
  • Zure helbide elektronikora zuzenean mezuak bidaltzeko formulario bat.
  • Sare sozialetara sartzeko botoiak jar daitezke, nahi duenarentzako.
  • Zure negozioaren kokalekua zein den erakusten duen mapa integratu bat ere eskaintzen du gidak
  • Zure youtubeko bideoak ere txertatu ahalko dituzu.

Telefonoan erabiltzeko teknologia 

Informazioa telefono mugikorretik kontsultatu eta edozein negoziorekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera bilatu nahi dugu:

  • Zure negoziora zuzenean dei egiteko botoia.
  • Whatsapp mezua zuzenean bidaltzeko aukera. telefono zenbakirik inun gordetzen ibili behar gabe. Klik bat egitea bezain erraza!

Nola antolatzen da gida?

Beste zein gida komertzialen moduan, sektoreka antolatuta dago gure gida, baina horretaz gain, Arabako kuadrilla ezberdinaren arabera ere egin daitezke bilaketak.  Era horretan, bakoitzaren intereserakoak diren eskualdeetako dendak, zerbitzuak zein bertako ekoizleak kontsultatzeko aukera dago.

5 kategoria nagusi daude: bertako ekoizleak, dendak, zerbitzuak, osasun zerbitzuak eta taberna/jatetxeak. Baina, bilaketa zehatzagoa egin ahal izateko aukera ere eskaintzen dugu azpisail ugariz osaturiko gure bilatzailearekin. Dena, hasierako bilatzailetik bertatik egin daiteke.

Zer egin behar dut gidan nire fitxa jartzeko?

Zure negozioa ALEAkide egin nahi baduzu, beste abantaila ugari izateaz gain, zuzenean irekiko dizugu zure fitxa gida komertzialean.

Fitxa hori kudeatzeko erabiltzaile bat emango dizugu eta zuk nahi bezala kudeatu ahalko duzu: argazki berriak igo, edukiak aldatu, ordutegia moldatu… oso erraza eta intuitiboa da, baina lasai, gure laguntza guztia ere izango duzu.

Fitxa zuk nahi bezala aldatzen joango zara eta eskaintza bereziak, beherapenak edota nahi dituzu produktu nabarmenduak iragartzeko aukera izango duzu.

 

Interesik baduzu, jarri gurekin harremanetan