Beste urte batez, GazteFilm Fest IAK – Izaskun Arrue Kulturgunera itzuliko da, bi asteburutan zehar, haur eta gazteei zuzendutako zinema proposamenekin. GazteFilm haur eta gazteei zuzendutako zinema jaialdia da, esperientzia artistiko eta hezitzaile kolektibo batean oinarritua. Partaideak ez dira ikusle hutsak izango: proiektuaren eragile aktiboak dira, eta haren fase guztietan parte hartzen dute, praktika soziokulturalaren bidez.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.