indarkeria matxista

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, genero indarkeria leporatuta

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute

Indarkeria matxistaren kontrako manifestazioa, Gasteizen. ALEA

36 eta 45 urteko bi gizon dira atxilotuak. Emakume bati baimenik gabe ukituak egitea leporatzen diote bati.

Emakume bati bularretan ukituak egiteagatik 36 urteko gizonezko bat atxilotu dute igandean udaltzainek Arriagako Atea kalean, taberna batean. Gainera, poliziek egiaztatu dutenez, erasoa gertatu zenean, gizonezkoak ostikoak ere eman zizkion emakumeari, harengandik ihes egiten saiatzen ari zela.

Halaber, larunbatean arratsaldean, 45 urteko beste gizonezko bat ere atxilotu zuten Zabalgana auzoan, bikotekideari eta haren aitari mehatxu larriak egitea leporatuta.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago