"Musikari eta musikazaleok elkartzea" helburu duen proiektuaren berri ekainean eman zuten elkarteko kideek Beran egindako aurkezpenean.
Erre proiektua musikari, kolektibo ezberdinek eta entzuleek osatutako komunitate bezala irudikatzen dute. Funtsean, musika arloan dabiltzan sortzaileen prekarietatea, zein plataforma handien menpekotasuna, alboratuta bestelako eredu bat proposatzea da egitasmo honen abiapuntua.
Lehen urratsetako bat "Erreproduktorea" izan da, publizitaterik eta algoritmorik gabeko streaming plataforma. Bertan, musikari eta kolektiboek euren edukiak kudeatzen dituzte, bitartekaririk gabe. Horrez gain, salmenta zuzena, fitxategien deskargak eta komunitatearekiko harremana sustatu nahi dituzte.
Datorren ostegunean, azaroaren 19an (19:00), IAKn egingo dute proiektuaren aurkezpen musikatua MICEren eskutik.