Haurrentzako ikuskizunen Gabonetako egitaraua aurkeztu du Gasteizko Udalak

Abenduaren 26an, 27an eta 28an ospatuko dira emanaldiak Mendizorrotzako kiroldegian.

Haurrentzako Ikuskizunen XXIII. erakustaldiak hiru emanaldi eskainiko ditu Gabonetan. Urtero harrera arrakastatsua izaten duen programazio izan ohi da, eta aurten ere familia txikienek euskaraz zein gaztelaniaz gozatzeko aukera izango dute.

Emanaldiak abenduaren 26an abiatuko dira gaztelerazko "Alicia en el país de las maravillas" antzezlan musikatuarekin; hilaren 27an "Loa eta Laia zuzenean" euskarazko kontzertuaren txanda izango da; eta azkenik, abenduaren 28an, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen "Musu bete urte" ikuskizuna eskainiko da.

Sarrerak abenduaren 10ean jarriko dira salgai, goizeko 08:30etik aurrera, Udalaren webgune ofizialaren bidez, eta 5 euroko prezio bakarra izango dute ikuskizun bakoitzeko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago