Azaroaren 29an egingo diren Espainiako hauteskunde orokorrak gero eta gertuago daude. Horien antolaketari begira, gaur egin dute presidenteak eta mahaikideak izendatzeko zozketa Gasteizen. Bertan izan dira Sonia Diaz de Corcuera Errolda eta Hauteskunde Prozesuen Unitateko zinegotzi arduraduna, Nuria Garcia Osoko Bilkurako behin-behineko idazkari nagusia eta udaleko hainbat sailetako teknikari.
2.727 pertsona izendatu dituzte guztira eta 145.192 pertsonen artean hautatu dituzte. Izendatutako herritarrek Gasteizko 36 hauteskunde lokaletan kokatutako 303 hauteskunde mahaiak osatuko dituzte. Izendapena azaroaren 3tik 5era bitartean jakinaraziko zaie. Denbora tarte horretan aurrez aurre kontsultatzeko aukera izango dute ere, edozein gizarte etxetako bulegotan edo San Martin eta San Antonio herritarren arretarako bulegoetan.
Hausteskundeetan botoa emateko eskubidea izango dute Gasteizen bizi diren 193.746 herritarrek eta atzerrian bizi diren 7.272 gasteiztarrek. Hauteskunde mahaiak 09:00etan irekiko dituzte eta 20:00etan itxi. Une horretan hasiko da botoen zenbaketa.