21 Zabalguneko administrazio kontseiluak Zabalganeko 4. sektorean bi lursail batera saltzeko tramiteak hastea onartu du: Elexalde aldean, Ozeano Barearen kalearen eta Tirreniar Itsasoaren kalearen artean daude lursailak. Bertan, ehundik gora etxebizitza eraikiko dira, babes ofizialekoak zein tasatuak, Maider Etxebarria Gasteizko alkateak azaldu duenez.
Lurzatiak orube berean daude. Babes ofizialeko 79 etxebizitza eraikiko dituzte alde batetik, zazpi altuerako eraikin batean eta 100 metroko lokal batekin. Bigarren partzelak, aurrekoari erantsita dago, 1.870 metro koadroko azalera du, eta erregimen tasatuko 31 etxebizitza eraikitzeko erabiliko da. Zazpi eta zortzi solairuko eraikinak egin ahal izango dira hor, eta 800 metro koadroko espazioa egokituko da hirugarren sektorerako.
Bi lursail horiek 2.850.000 euroan jarriko ditu salgai 21 Zabalguneak, eta orube hori eskuratu nahi duten enpresek 2027ko otsailaren 18ra arteko epea izango dute eskaintzak aurkezteko.