Gasteizek isilunea egingo du Toledoko tren istripuagatik

Minutu bateko isilunea egingo dute, 20:00etan. GASTEIZKO UDALA

Bi trenek elkar jo dute Madril eta Sevilla arteko abiadura handiko linean, eta gutxienez 68 lagun hil dira istripuan.

Gasteizko Udalak bat egin du Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FEMP) deitutako minutu bateko isilunearekin, gaur Toledoko probintzian gertatutako tren istripuaren biktimen omenez. Elkarretaratzea gaur bertan egingo dute, 20:00etan, Plaza Berrian, udaletxearen atarian, elkartasuna eta babesa adierazteko.

Ezbeharra gaur goizean gertatu da Urdan (Gaztela Mantxa), abiadura handiko trenbidean, eta azken urteetan Espainian izandako tren istripurik larriena bilakatu da. Gaztela-Mantxako Erkidegoak jakinarazitako azken datu ofizialen arabera, gutxienez 68 pertsona hil dira eta beste 58 ospitaleratuta daude, horietatik hamabost egoera larrian.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago