Ama bat atxilotu dute, alabari eraso egiteagatik

Udaltzainek ikusi dute emakume batek beste bati eraso egin diola. JUANMA GALLEGO / ALEA

Etxeko indarkeriaren testuinguruan egin du atxiloketa uniformerik gabeko patruila batek.

Gasteizko Udaltzaingoak 39 urteko emakume bat atxilotu du, beste emakume bati eraso egitea egotzita. Astearte gau batean gertatu da erasoa, 04:00 inguruan. Arriagako atean zebilen uniformerik gabeko Udaltaingoaren patruila batek ezbaian ari zen pertsona talde bat ikusi du, eta, ondorioz, lagun multzo horretara hurbildu da.

Udalaren oharraren arabera, udaltzainek ikusi dute emakume batek beste bati eraso egin diola. Identifikatu dituztenean, ama eta alaba zirela konturatu dira. Ondorioz, eta etxeko indarkeriaren testuinguruan, ama atxilotuta eraman dute, lesio delituen ustezko egilea delakoan.   

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago