Azken ALEAn, 516 zbkian hau irakurri dut: "1983an Gasteizko udalbatzak aho batez onartu zuen euskara udal administrazioan ofizialki sartzea eta garatzea". Ondo. Hortik aurrera euskararen tratamendua hobetuz joan da; baina Europa Jauregian, kanpoan dagoen pantaila erraldoian agertzen diren jardueren iragarkiak euskarazko datak era bitxian ematen dituzte.
Eta ez da izan soilik behin, baizik eta ohitura bihurtu dela, bada duela hilabete batzuk konturatu nintzen, eta gaztelaniazko eran jarraitzen dute jartzen, jadanik ohiko bihurtu da. Horrela agertzen dira: "16-17 urria", "21-24 azaroa"... gaztelaniaz erara, alegia. Euskaldunentzat garbiago, egokiago eta zuzenago, horrela izan beharko luke: Urriak 16-17, Azaroak 21-24.
Gerardo Luzuriaga
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.