Gasteizko Udaltzaingoak 25 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean, emakumezko bikotekideari eraso egitegatik. Erasoa gaur gauen gertatu da, 03:30 inguruan, San Kristobal auzoan. Ordu horren bueltan emakumeak poliziari abisu eman dio, bikotekideak eraso egin diola adieraziz.
Bertaratu eta bi aldeen informazioa bildu dute agenteek. Jasotako zantzuen arabera, bikotea eztabaidan egon da, eta gizonezkoak emakumeari eraso egin dio. Hortaz, genero indarkeriaren testuinguruan, lesio delituen ustezko egile gisa atxilo eraman dute gaztea.
Horrez gain, Udaltzaingoak genero indarkeriari lotutako hiru salaketen berri eman du gaurko informazio oharrean. Ohiko ebasketa eta lapurretaz gain, pertsona baten desagerpenari buruzko atestatu bat abiatu dute.