Gasteizko Udaltzaingoak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu Gasteizen, biek elkarrekin egoteko zuten agindua urratzea egotzita. Atzo goizean atzeman dituzte 35 urteko gizonezkoa eta 36 urteko emakumezkoa, Alde Zaharrean, biak mozkortuta eta ezbaian zeudela. Udalak emandako informazioaren arabera, bikotea "elkar besarkatzen, negarrez eta atsekabetuta oihuka" aurkitu dute. Identifikaziorik ez izanda, komisariara eraman dituzte, eta bertan egiaztatu dute biek elkarrengandik babesteko urruntze agindua dutela. Horren ondorioz, atxilotu dituzte.
Bestalde, 37 urteko emakume bat atxilotu dute larunbatean, gizonezko bikotekideari lesioak eta mehatxuak egitea egotzita. Goizeko ordu txikietan gertatu da erasoa, Arriaga-Lakukako etxebizitza batean. Ordu horretan, gizonak poliziei hots egin die, bertaratzeko. Gizonak esan die emazteak eraso egin diola, arropan kalteak eragin eta seme adingabe baten aurrean hiltzeko mehatxua egin diola. Emakumea atxilotuta eraman dute, etxeko indarkeriaren testuinguruan.