Hirugarren urtez euskarak hiriaren erdigunea hartu du, Gasteiz Euskararen Hiria ekimenarekin. '''Zuk baduzu tokia euskararen hirian''' da aurtengo lekoa, eta hori da euskalgintzako eragileek zabaldu nahi izan duten mezua, guztiontzako tokia dagoela euskaran. "Berdin digu noiz euskaldundu zaren, familiaren transmisioarekin batera edo euskaltegi batean, denok sartzen baikara euskararen aterkipean".
Goizean dozenaka familia euskaltzale aritu dira kalean giroaz gozatzen. Kokito eta India ikuskizuna izan da plazan, eta rol jokoetan aritu dira ondoren. Akroyoga eta Herri kiroletan ere aritu dira gazte zein helduak. Bertsoek alaitu dute eguerdia, eta Pineapple Sweets taldearen musika saioarekin amaitu da goiza. Arratsaldean bizirik jarraituko du ekimenak, besteak beste, Harresian Zulo taldearen kontzertua eta Andriginaren ikuskizuna izango dira bertan.