Asteazken arratsaldean, 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Poliziak Gasteizen, genero indarkeriagatik. Emakume bat zauritzea leporatu diote ustezko erasotzaileari.
Udaltzaingoaren 092 telefonora egindako dei batean ohartarazi zuten gizonezko bat emakume bati eraso egiten ari ziola Legutioko Atean. Polizia bertaratu zenean ikusi zuen gizonak emakumeari eraso egiten ziola. Bikotearen eta lekukoaren testigantzak entzun ondoren, eta biktimak zituen zauriak ikusita, atxilotu egin zuten gizonezkoa.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.