Aurrekontuetarako ekarpenak jasotzen hasiko dira

Juanma Gallego

Hiru asteko prozesua izango da gaur martxan jarri dutena. GASTEIZKO UDALA

Gasteizko Udalak auzogune eta elkaguneetan hiru astez prozesua abiatuko du, gaurtik bertatik hasita.

Gasteizko Udaleko Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuak 2027ko aurrekontuak osatzeko prozesu parte hartzaile bat martxan jarri du, udalak gaur ezagutzera eman duenez.

Auzogune eta elkarguneetan proposamenak bilduko dituztela iragarri Miren Fernandez de Landa Gobernu Irekiaren zinegotziak, bi helbururekin: batetik, udal aurrekontuaren proiektuan "eragitea"; bestetik, iazko prozesuan jaso ziren proposamenen egungo egoeraren berri ematea. Azken honi dagokionez, argitu dute bereziki egungo aurrekontuetan sartuta daudenei buruzko informazioa emango dutela. Besteak beste, betetze maila zein izan den ebaluatu asmo dute. "Urte honetan zer proposamen egin ahal izan diren eta, hala badagokio, zer egoera zehatzetan dauden jakin ahal izango dute", esan du zinegotziak. Udalak dio horri esker Kontseilu Sozialak "beharrezko informazioa" izango duela bere txostena idazteko.

Hiru astez, hamar auzogunetan —Zabalgana, Salburua, Hegoalde, Iparralde, Judimendi, Aldabe, Pilar, Ibaiondo, Lakua eta Abetxuku— eta elkarguneetan jasoko dituzte proposamenak. Aurrenekoa gaur arratsaldean bertan egingo dute, Lakuako gizarte etxean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago