Olarizuko Lorategi Botanikoa BGCI Lorategi Botanikoak Kontserbatzeko Nazioarteko Sarean (Botanic Gardens Conservation International, ingelesez) sartu da, Gasteizko Udalak iragarri duenez. Munduko osoko ehun herrialdetan baino gehiagotan flora kontserbatzeko erakundeak biltzen du sare horrek, biodibertsitate begetala babestu aldera.
"BGCIko kide izateak aukera emango dio Lorategiari mundu osoko erreferentziazko erakundeekin lankidetzan aritzeko, jakintza trukatzeko, bildumak kudeatzeko eta landareak kontserbatzeko, baliabide espezializatuak eskuratzeaz gain", azaldu du Borja Rodriguez Ingurumen zinegotziak.
Kidetza horri esker, Olarizuk nazioarteko datu baseetarako sarbidea izango du, prestakuntza espezializatua, aholkularitza teknikoa eta zientzia, hezkuntza eta kontserbazio proiektuetan parte hartzeko nahiz finantzatzeko aukerak, udalak dioenez. Rodriguezek gaineratu du "aukera ezin hobea" dela nazioartean "hiria bera proiektatzeko".