indarkeria matxista

Seme-alabei heriotza mehatxuak egiteagatik gizon bat atxilotu dute

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute

Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazioa. ALEA

Adingabeak mehatxatzea eta emazte ohiaren bikotekideari eraso egitea ere leporatu diote 40 urteko gizonari.

Poliziak 40 urteko gizonezko bat atxilotu du asteazkenean, etxeko indarkeriarekin lotutako delitua leporatuta, bere seme-alaba adingabeei heriotza mehatxuak egiteagatik. Gainera, Udaltzaingoaren informazioaren arabera, emazte ohiaren bikotekideak seme-alabak mehatxatzeagatik kargu hartu zionean eraso egin zion gizonari ere. Aranbizkarra auzoko etxebizitza batean jazo ziren erasoak, eta bertan atxilotu zuten ustezko erasotzailea.

Bestetik, indarkeria matxistarekin lotutako beste atxiloketa bat Sansomendi auzoan gertatu zen, asteazkenean arratsaldean. Bi lagunek gizonezko bat bikotekide ohiari kalean eraso egiten ikusi zuten. Poliziak iritsi zirenean, egiaztatu zuten ustezko 57 urteko erasotzaileak Gasteizko epaitegi batek ezarritako hurbiltzeko eta komunikatzeko debekua urratu zuela. Gainera, Udaltzaingoaren informazioaren arabera, gizonak bortizki jokatu zuen, poliziei heriotza mehatxuak egin zizkien eta eraso egin zien.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago