Batbatean jaialdia Gasteizera itzuliko da 2027an. Antolatzaileek iragarri dutenez, bigarren edizioa maiatzaren 7an eta 8an izango da, lehen edizioan 16.000 lagun bildu ostean.
Jaialdiak publiko gaztea eta euskal musika izan zituen ardatz lehen edizioan, eta 2027rako ere ildo horri eutsiko diote, artista eta proposamen berriekin.
Lehen mila abonamenduak gaur, urriak 1, jarriko dituzte salgai batbatean.eus webgunean. Programazioaren inguruko xehetasunak datozen asteetan jakinaraziko dituzte.