indarkeria matxista

Sexu erasoa egiten saiatzea egotzita, gizon bat atxilotu dute Gasteizen

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute

Martxoak 8ko manifestazio bat, Gasteizen. ALEA

Pilotaleku batera eraman eta sexu erasoa egiten saiatu zen 30 urteko gizonezkoa, baina neskaren lagun baten laguntzarekin saihestu zuen erasoa.

Poliziak 30 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen 19 urteko neska bati sexu erasoa egiten saiatzea leporatuta. Erasoa maiatzaren 31n goizaldean gertatu zen hiriburuko pilotaleku batean.

Ertzaintzaren oharraren arabera, neska diskoteka batetik atera zenean atzetik segitzen aritu zitzaion gizon batekin topo egin zuen. Gizonak, neska bakarrik zegoela aprobetxatuz, atxiki egin zuen beste leku batera eramateko. Bidean, bitima ihes egiten saiatu zen, baina erasotzaileak ez zion utzi.

Halere, neskak mezu bat bidali ahal izan zion bere telefono mugikorretik lagun bati, laguntza eskatzeko eta bere kokapena adierazteko.

Erasotzailea eta biktima pilotaleku batera iritsi ziren, eta bertan gizona sexu erasoa egiten saiatu zen. Handik pixka batera, neskak abisua pasa zion laguna iritsi zen, eta erasotzailea baztertu zuen. Biak elkarri bultzaka eta kolpeka aritu ziren, harik eta erasotzaileak alde egin zuen arte.

Asteazken honetan atxilotu dute gizona eta sexu erasoaren delitu bat leporatu diote. Guardiako Epaitegiaren eskuetan utzi dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago