Zuk ere baduzu tokia Euskararen Hirian!

Erredakzioa

Geroz eta gutxiago falta da Urriaren 10ean Gasteiz Euskararen Hiria jaia ospatzeko.

Urriaren 10ean, Gasteizko erdigunea euskaraz beteko da berriz: musika, kultura, kale giroa, familientzako jarduerak eta herritarren parte-hartzea egun osoan zehar.

Euskara ez da soilik hitz egiten.
Euskara bizi egiten da, partekatzen da, ospatzen da.

💥 Gasteiz Euskararen Hiria
🗓️ Urriak 10
📍 Andre Maria Zuriaren plaza

Laster egitaraua osorik...

Zatoz. Parte hartu.
Zuk ere baduzu tokia.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago