Andre Maria Zuriaren plazan mila pertsona inguru bildu dira asteazken arratsaldean Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FEMP) zein PPk deituta. Iñaki Garcia Calvo popularren bozeramaileak "legez kanpo sartutakoen itzulera" eta kudeaketa gehiago eskatu ditu, hiri autonomoari babesa agertuz eta Pedro Sanchezen gobernuaren aurkako lelo artean.
Elkarretaratze horren kontra, metro gutxira dagoen Plaza Berrian, ehunka lagunek bat egin dute herri mugimenduko hainbat eragilek antolatutako mobilizazioarekin, "arrazismoa eta eskuin muturreko giroa" salatzeko. Ez nahastu etsaiz lelopean, zenbaitzuk Ceutako krisia "mobilizazio faxista eta xenofoboak" hauspotzeko baliatzen ari direla nabarmendu dute.
Argazki eta bideoak: ERLANTZ ANDA/ ALEA
View this post on Instagram
View this post on Instagram