Agur Zeledon!

Aritz Martinez de Luna 2026ko abuztuaren 10a

Jendez bete dira Andre Maria Zuriaren plaza eta inguruak Gasteizko jaiak agurtzeko.

Azken urteetako joerari eutsiz, Zeledonen agurra jendetsua izan da aurten ere. Andre Maria Zuriaren plaza jendez lepo bete da jaiei amaiera emateko asmoz. Milaka herritarrek agurtu nahi izan dute Zeledon San Migel dorrera bidean, eta blusa zein neskek azken agurra irudikatu dute jarraian, txarangen azken doinuen laguntzaz. Amabirjina ere agurtuta, iritsi da zapiak gordetzeko garaia, datorren urtera arte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago