EDURNE ETA ZELEDON TXIKI

Formatu txikiko algara handia

Juanma Gallego 2026ko abuztuaren 7a

Milaka gasteiztarrek Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin gozatu dute, giro eguzkitsuan.

Txikienen egunean, bigarren txanpa heldu da Gasteizera, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin. Bereziak kuadrillako Haizea Lauzurica eta Los Desiguales kuadrillako Ekain Gonzalez gaztetxoek gorpuztu dituzte aurten jaietako pertsonaiak.

Gaur goizekoa ez da izango eguneko bi protagonistek izango duten zeregin bakarra, inondik inora. Txikien eguna denez, Blusen eta Nesken kalejiran parte hartzeko gonbidapena dute, eta arratsaldean Ande Maria Zuriaren plazan harrentzat antolatutako jai berezian ere protagonistak dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago