Aurten ere ikurrinari omenaldia egin dio Blusa eta nesken batzordeak abuztuaren 5 eguerdian, Plaza Berrian ospatu duten ekitaldian. Gasteiz Kantuz elkarteari urteetako lana aitortu diote, eta abesbatzak usadiozko kantu ugarirekin alaitu du giroa.
Algara dantza taldearen ikuskizunak borobildu du ekitaldia. 25 urte bete zituen iaz elkarteak, eta haien lehen emanaldietakoa izan zen ikurrinari omenaldia egitea. Gaurkoan ere hala egin dute; Martxoaren 3ko zapiak eskuetan aritu dira dantzan, bertaratu diren ehunka lagunen gozagarri.