Herri kirolaren txokoa izan da beste behin Foru plaza

Ekaitz Anda 2026ko abuztuaren 5a

Lepo beteta izan da goiz osoan zehar Foru plaza, herri kirolen erakustaldia eta esku pilota eta pala txapelketak ikusteko.

Kirol erakustaldi ugariez gozatu ahal izan dute gaur goiz-eguerdian Foru plazara gerturatu direnek. Frontoian bi txapelketa jokatu dira goizean zehar, Andre Maria Zuriaren Jaietako Eskuz Binakako Euskal Pilota Txapelketan mutilak aritu dira lehian, batetik, eta ostean Green Capital Emakumezkoen palako txapelketaren finalean aritu dira bertan.

Herri kirolen erakustaldia ere ospatu da, ohitura den bezala, Foru plazan, Arabako Herri Kirolen Federazioaren eskutik. Aizkora lanetan, harri jasotzen eta ingudea altxatzen aritu dira dozena bat kirolari inguru, ehunka pertsonaren begiradapean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago