Lorez estalita hasi du eguna Andre Maria Zuriak

Ekaitz Anda 2026ko abuztuaren 5a

Ohiko hitzorduari eutsiz, kuadrillek loreak, aurreskuak eta hitzak eskaini dizkiote Andre Maria Zuriari San Migel elizan.

Blusak eta neskak goizean igo dira San Migel elizaraino, Andre Maria Zuriaren omenez urtero egiten den eskaintzan parte hartzeko. Kuadrillak banan-banan igaro dira irudiaren aurretik, lore sortak utzi, aurreskuak dantzatu eta ordezkarien hitzak entzuteko.

Eskaintzetan hainbat mezu izan dira protagonista. Batzuek jada gure artean ez dauden pertsonak gogoratu dituzte, eta beste batzuek errespetuan eta elkarbizitzan oinarritutako jaiak aldarrikatu dituzte. Nork bere kuadrillaren izena ozen kantatuta, hasiera eman diote jaietako bigarren egunari.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago