Lepo beteta egon da Andre Maria Zuriaren plaza 2026ko Gasteizko jaiei hasiera eman dien txupinazoan. Panpina jaitsi eta kideen laguntzaz egin du balkoira arteko bidea Iñaki Kerejazuk.
"Gure abuelo eta abuelak, aiton eta amonak, duela 50 urte erakutsi zigutelako zer zen duintasuna". Hala oroitu ditu Zeledonek martxoak 3ko borrokan aritu ziren gasteiztar guztiak.