Baskoniak eta zaletuek izango dute aurtengo txupinazoa botatzeko ohorea. Taldearen izenean, Paolo Galbiati entrenatzailea, Tadas Sedekerskis kapitaina, Felix Fernandez kirol zuzendaria eta Myriam Pereda (Gasteiz, 1995) saskibaloi zalea eta nesken harrobiko entrenatzailea egongo dira.
Nola jaso zenuten txupinazoa botako duzuelako albistea?
Ezagutarazi aurretiko egunean esan zioten Baskoniari txupinazoa botatzeko aukera ematen ziotela. Une horretan kluba nirekin kontaktuan jarri zen, langile bezala ni egoteko, eta zaleak ordezkatzeko proposamena egiten. Aurreko eguneko arratsaldean eman zidaten berria. Maila pertsonalean, hasieran ezin nuen sinetsi. Bada, eskertuta nigan pentsatzeagatik, baina ez nekien oso ondo nola hartu, ez nuelako espero. Oso pozik nago zaleak ordezkatzeagatik.
Nola iritsi zinen Baskoniarekin lan egitera?
Batxilergoko ikasketak amaitu ostean Jarduera Fisikoko eta Kirol Zientzien gradua egin nuen, hain zuzen, eta gero egin nuen Lehen Hezkuntza EHUn. eta proiektua azaldu zidaten. Onartu nuen.
Baskoniaren proiektua aipatu duzu. Zer motatako proiektua da hori?
Hor aukera ematen dute bost urte eta erdian bi graduak egiteko. Aldi berean, CAP edo Bigarren Hezkuntzan irakasle izateko masterra egin nuen. Prozesu horretan nengoela, beste zenbait klub eta ikastetxetan entrenatzaile bezala nenbilen ere, Baskonia nirekin kontaktuan jarri zen. Lan eskaintza bat egin zidaten, Duela bost urte elkartu ginenean, azaldu zidaten Baskoniak nesken harrobi bat martxan jarri nahi zuela. Errendimendura bideratutako proiektua zen, eta ni ardura horrekin hasi nintzen. Lehen urtean hiru talderekin hasi ginen, eta, hortik aurrera, pixkanaka-pixkanaka, hobetuz eta handiagotuz joan ginen. Gaur egun bost talde ditugu jada. Horiek dira orain kudeatzen ditudanak, hain zuzen. Funtsean, entrenatzaileak, jokalariak, ordutegiak... hori guztia kudeatzen dut.
Nola ikusten duzu gaur egungo harrobia?
Oso pozik gaude Baskoniako harrobian dauden neska guztiekin. Oso ondo egiten dute lan, bai jokalariek zein entrenatzaileek. Egia da Gasteizen beste klub eta ikastetxeek ere oso ondo egiten dutela eta talde onak dituztela, baina oso pozik gaude daukagunarekin, eta daukagun mailarekin. Beste garai batean dena pare bat ekipotan banatuta zegoen, baina orain aukera gehiago daude saskibaloian maila handian jokatzeko.
Nola atzematen da norbaitek talentua duela kirolerako?
Gure kasuan, ate irekien jardunaldi bat edo bi egiten ditugu behin denboraldia amaituta. Jokalari bat beste talde batekin dagoen bitartean legalki ez dago onartuta zure klubera deitzea, eta guk hori asko errespetatzen dugu. Galdetegi baten bitartez edo sare sozialen bitartez aukera ematen diogu edozein jokalariri Baskonia ezagutzeko. Jardunaldi irekiak antolatzen ditugu talde txikiekin, talde berriak ateratzeko. Hor, dituzten abilezia, koordinazio fisikoa eta horrelakoetan asko fijatzen gara. Baita beren interesak zeintzuk diren edota nola egiten duten lan. Ez da zaila ikustea, baina egia da konfunditu zaitezkeela ere. Hautatzaileekin gertatzen den bezala, zailena ez da lehena, bigarrena edo hirugarrena ondo aukeratzea. Zalantzak egon daitezke taldea osatzeko azken bi edo hiru jokalari horiekin. Halere, ez dago alde askorik batzuen eta besteen artean. Familia guztiekin entrenamendu bat antolatzen dugu, eta hortik erabakitzen dugu. Egia da ere batzuk etortzen direla probatzera eta agian ez dute buruan Baskoniaren parte izatea. Adibidez eskoletan lagunartean oso gustura daudelako.
Harrobi hori lantzerakoan, entrenamenduez gain, zerbait gehiago egiten ahal da?
Baskonian baliabide nahikotxo ditugu, eta saiatzen gara aprobetxatzen jokalari guztiei zerbait eskaintzeko. Guk talde bakoitzean jokalari batzuk nabarmentzen ditugu, eta horiei bere gainetik dauden taldeekin entrenatzeko aukera ematen diegu, bi taldeko dinamika batean sartuz.
Orain neska gehiago sartzen al dira?
Gero eta jende gehiagok galdetzen du Baskoniagatik. Proiektua existitzen ez zenean, jende askok zalantza izango zuen etortzeko, baina egia da azken urteotan gero eta jokalari gehiago etortzen direla gutaz galdezka. Batez ere beste zenbait taldetan dauden jokalari garrantzitsuentzat aukera bat izan daiteke Baskonia. Horregatik uste dut Baskoniaren izen onaz gain, lan ona egiten ari dela. Interes gehiago sortu dugu hainbat familiatan. Esango nuke proiektu bat badagoela ikusten dutela, eta nabaritzen da dagoeneko bost urte daramagula lanean horrekin. Baskoniak talde politak ditu eta horrek interesa pizten du.
Zer plan dituzue etorkizunerako?
Harrobia finkatu eta gero eta talde indartsuagoak sortzea. Momentuz ez daukagu senior talderik; hots, lehen talderik. Baina harrobian gero eta talde indartsuagoak ditugunez, aukera hori irekita mantentzen dugu agian bi urtera begira.
Jaietarako zer mezu helaraziko zenuke?
Jaiez disfrutatzea testuinguru osasuntsu batean, erasorik gabeko gune batean, euskalduna eta guztiontzat irekita dagoena.
