Gasteizko Udaltzaingoak bi gizonezko atxilotu ditu larunbat honetan indarkeria matxistarekin lotutako delituen usteko egileak direlakoan. Arriagako Atea kalean bikotekideari eraso egiteagatik atxilotu dute gizonezko bat. Lekukoen arabera, ustezko erasotzaileak bikotekideari eraso egin zion establezimendu baten kanpoaldean.
Halaber, Santsomendi auzoan, 22 urteko gizonezko bat identifikatu zuten bikotekide ohiaren etxean. Gizonezkoak emakumearengana hurbiltzea debekatzen zuen babes agindu bat zuen indarrean, eta neurri judiziala urratzea leporatuta atxilotu egin dute.