santiago eguna

Gasteiz berotzen hasi da

Erredakzioa 2026ko uztailaren 25a

Santiago egunak iragarri du hamar egun baino ez direla falta Zeledonek San Miguel elizako dorrera lotutako sokatik behera egin eta Gasteiz ofizialki jaietan murgiltzeko.

Urtero bezala, Santiago egunak jaien atariko hitzordu garrantzitsua irudikatu du. Blusa eta nesken joan-etorriekin batera, txarangek ez dute atsedenik hartu, eta haien erritmoak hiriko txoko guztiak busti ditu. Plaza eta kaleetan, terrazetan eta azokako postuen artean, barraketan jai giroa nagusitu da, eta herritar askok aprobetxatu dute lagunekin elkartzeko eta uda erdiko hitzordu berezi honetaz gozatzeko. Berakatz saltzaile eta erosleen joan-etorriak ere etengabeak izan dira, goizeko azokari ohiko bizitasuna emanez.

Argazkiak: EKAITZ ANDA

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago