Gasteizko herri mugimenduko hainbat kidek gutun bat helarazi diote Txosna Batzordeari, azken urteetan bizi den egoera politikoa bideratzeko eskatuz. Zehazki, Gazte Koordinadora Sozialistari (GKS) eta Etxebizitza Sindikatuari txosnetan parte hartzeko eskubidea ukatzea salatu dute, eta bi kolektibo hauek gainerako taldeen baldintza berdinetan egon beharko luketela aldarrikatu. Sinatzaileek gogorarazi dute txosnak ezberdintasun politikoen gainetik sortutako espazio alternatibo eta autogestionatuak direla: "Txosnak Gasteizko herri mugimenduaren borrokaren fruitu izan ziren. 40 urte hauetan sentsibilitate politiko guztiek eduki dute bertan parte hartzeko aukera. Ezin ditugu gasteiztarrak txosna giroan parte hartzera gonbidatu eta aldi berean herri mugimenduan errotuta dauden kolektiboei parte hartzeko eskubidea ukatu".
Agirian nabarmendu dute erakunde horiei ateak ixteak ez diola mesederik egiten herri mugimenduaren garapenari ezta elkarrekiko errespetua eraikitzeari ere. Euren ustez, zentsura mota ororen gainetik, txosnaguneko apustuak "izaera plural eta horizontala" mantendu behar du: "Parte hartzeko eskubidea ukatzen jarraitzeak ez du herri mugimenduaren garapenean laguntzen konfiantzak garatzeko, elkarrekiko errespetua onartzeko eta elkarlanerako bideak sortzeko. Ez ditugu halako zentsurak onartzen, ez honetan eta ez beste espaziotan ere. Gure apustua txosnagunean beti izango da kooperazio ireki, plural, horizontal eta autogestionatuaren aldekoa".
Egoera honen aurrean, sinatzaileek dei zuzena egin diote Batzordeari adostasun berriak bilatu eta bazterketak albo batera uzteko, GKS zein Etxebizitza Sindikatuaren parte hartzea bermatuko duen konponbide bat lortzeko asmoz: "Beharrezkoak diren esfortzu guztiak egiteko eskatzen diegu Txosna Batzordeko kolektibo guztiei, diskrepantzia ideologikoen gainetik halako espazio bat partekatu ahal izateko. Gutun hau izenpetzen dugunok konponbide baten aldeko kontsentsua sustatzen jarraituko dugu".
Honako hauek sinatu dute gutuna: Itziar Abad, Idoia Agirre, Javi Aguillo, Klara Alfonso, Albaro Anta, Iñigo Antepara, Fernando Txiki Antia, Andoitz Aperribai, Lierni Arakama Moreno, Javier Argote, Liher Armendariz, Valen Arteaga, Gorka Aurrekoetxea, Oier Azkarraga, Joseba B Lenoir, Itxaso Balza de Vallejo, Amelia Barquín, Arantza Basagoiti, Nora Basterra, Rene Behoteguy Chavez, Naiara Bernal, Enrique Bert, Txerra Bolinaga, Erlantz Cantabrana, Jose Sejo Carrascosa, Jone Castresana, Tania Corral, Jon del Alamo Izquierdo, Susana Dominguez, Markel Elortza, Antonio Escalante, Pedro Espinosa, Ion Etxabe, Jose Felipe Peña, Irati Fernandez de Okariz, Kike Fernandez de Pinedo, Alberto Frias, Jesus Garay, Igor Motri Garcia de Albizu, Aitor Gartxito Garcia de Vicuña, Carlos Gomez, Rebeka Gonzalez de Alaiza, Mateo Gutierrez, Jabo H Pizarroso, Maite Huarte, Gorka Intxausti, Markel Iraizoz, Ander Irastortza Mingo, Urtzi Iriarte, Mati Iturralde, Nekane Jurado, Iñaki Larrinbe, Amparo Lasheras, Iñigo Leza, Hodei Lopez de Arkaute, Arturo Lopez de Sabando, Jose Luis Gomez, Jurgi Madariaga, Angel Bodegas Madina, Cesar Manzanos, Iñaki Martin, Itziar Martinez de Luna, Alitxu Martinez del Campo, Bingen Mendizabal, Juan Che Miller Valdez, Lucia Moreno, Alvarez Juanma Murillo, Juanjo Kako Narbona, Koldo Okamika, Imanol Olabarria, Nacho Olabarria, Bego Oleaga, Iraitz Olmos, Rakel Peña, Guillermo Perea, Oihane Perea, Ageda Perez, Goiza Perez, Nerea Perez, Iñaki Txusko Perez Urrutia, Ana Pino, Adrian Quintana, Igarki Robles, Paka Robles, David Rosco Barriga, Roberto Ruiz de Arkaute, Endika Ruiz de Leizaga, Miguel Sagarribai, Koldo Sagasti, Olaia Salazar, Peio Salazar, Julio Julito Sanchez, Ruben Sanchez, Laura Sancho, Fernando Sopelana, Jesusmari Txato Soubies Garate, Aritz Sukia, Alberto Txasko, Anjel Txisbert, Iñaki Uribarri, Ildefonso Urkijo, Maria Vallejo, Malen Vilches, Estitxu Villamor, Itxaso Viñe, Eli Zaldua, Iban Zaldua, Edu Zelaieta, Txetxu Zengotitabengoa.