Pantaila handian jarraitu ahal izango da Munduko Kopako finalerdia

Anakoz Amenabar 2026ko uztailaren 13a

Santa Barbara plazan paratuko dute pantaila. Argazkia: GASTEIZKO UDALA

Santa Barbara plazan jarriko dute, Espainia eta Frantziaren arteko partidarekin.

Gasteizko Udalak pantaila handi bat jarriko du bihar, uztailak 14, Espainia eta Frantziako futbol selekzioen arteko Munduko Kopako finalaurrekoa jarraitzeko, 21:00etatik aurrera. Santa Barbara plazako pergolaren ondoan paratuko dute pantaila, ur estankearen ondoan, 2024ko Eurokopako finalerako egin zuten moduan.

Maider Etxebarria alkateak eman du berria sare sozialetan. "Egun bat falta da Munduko Kopako finalaurrekorako eta jada iragar dezakegu: Vitoria-Gasteizek pantaila handi bat izango du Espainia eta Frantziaren arteko partida ikusteko". Abuztuaren 4an Zeledonen jaitsiera jarraitzeko Plaza Berrian paratu ohi duten pantailaren antzekoa izango da biharkoa. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago