Gasteizko Taldea kalean 35 urteko gizonezko bat atxilotu du igande honetan Gasteizko Udaltzaingoak, bikotekidea kolpatzeagatik. Taberna baten kanpoaldean, 01:00ak aldera jazo da erasoa. Lekuko batek gertakarien berri eman eta gizona jarraitu zuen, eta horri esker Poliziak atxilotu egin zuen ustezko erasotzailea. Emakumeak kolpeek utzitako markak zituztela berretsi zuten poliziek.
Bigarren atxiloketa 04:30 inguruan egin zuten; honetan 36 urteko gizona atzeman zuen Poliziak. Herritar batzuek salatu zuten gizon batek bikotekideari eraso egin ziola Ziudadela plazan. Poliziak bertaratu zirenean gizona atxilotu zuten eta biktimari ere lagundu zioten, aurpegian kolpe bat zuelako eta zauria begi batean.
Igande arratsaldean berriz 43 urteko beste gizon bat atxilotu zuten, biktimak 092 telefonora egindako deiaren ondoren. Emakumeak azaldu zuenez, eztabaida izan zuen bikotekidearekin, eta gizonak eraso egin zion eta lesioak eragin zizkion. Poliziek salatutakoa berretsi ondoren atxilotu zuten gizona.
Indarkeria matxistarekin lotutako laugarren atxiloketa Santa Luzia auzoan izan zen, 21:00ak inguruan. Polizia iturrien arabera, 37 urteko gizon batek bikotekideari eraso egin zion bere etxean.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.