25 urteko partaide bat hil da triatloian lehian

Aritz Mtz. de Luna 2026ko uztailaren 12a

Ironmaneko partaideak Landa inguruetan aurreko edizio batean. / ARGAZKIA: Ironman

Britainiar kirolari bat hil da Uribarri Ganboako urtegian Triatloiko igeriketan parte hartzen ari zela. Antolakuntzak eta larrialdi zerbitzuek azkar esku hartu badute ere, ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.

Goizeko lehen orduan jazo da gertakaria, Ironmanaren lehenengo atalean. Igeriketa proba egiten ari zela, parte hartzaileak laguntza behar zuela jabetu dira antolatzaile eta larrialdi zerbitzuak. Berehala atera dute uretatik eta erreanimazio lanak egiten hasi zaizkio bertan.

Larrialdi zerbitzuek berehala artatu dute gaztea, baina ezin izan dute kirolariaren bizia salbatzeko ezer egin, eta gazte britainiarraren heriotza baieztatu dute 08:00ak pasata.

Ironman saioak aurrera egin duen arren, nabaria izan da goiz osoan zehar antolakuntza, partaide eta bertaratuen samina.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago