Hiru egun iragarri ditu Zetakek Gasteizen 'Km0' ikuskizunerako

Anakoz Amenabar 2026ko ekainaren 21a

Mitoaroa III. Argazkia: VERA VALENTIN/ ZETAK

Ekainaren 23an jarriko dituzte salgai hirugarren hitzordurako sarrerak.

Gasteizko Buesa Arena izango da Zetak talde nafarraren ikuskiizun berriaren agertoki nagusia 2027ko urtarrilaren 16an, 22an eta 23an. Arabako hiriburuan hasieran aurreikusitako data kopurua handitu behar izan du Pello Reparazek zuzendutako taldeak, sarrerek izandako harrera bikainaren ostean.

Lehenengo bi hitzordurako sarrerak agortuta, urtarrilaren 16rako sarrerak asteartean jarriko dituzte salgai, ekainaren 23an, 10:00etatik aurrera, zetakkmzero.eus webgunean. Oraingoz, taldeak ez du Gasteizen aurkeztuko duen ikuskizunaren formatuari edo edukiari buruzko xehetasunik argitu, baina Buesa Arenako estreinaldiak ikusmin handia piztu du jarraitzaileen artean.

Hurrengo urterako ikuskizunaren iragarpena San Mamesen 80.000 zale bildu dituen Mitoaroa III saioaren ostean iritsi da, Reparazek trilogiari amaiera eman dion lekuan.

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by ZETAK (@zetak_org)

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago