69 urteko txirrindulari bat hil da Forondan istripu batean

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2026ko ekainaren 18a

Forondan jazo da istripua. Argazkia: ZARATEMAN

Auto batekin istripua izan du A-4306 errepideko biribilgune batetik gertu.

69 urteko txirrindulari bat hil da gaur Forondan auto batekin izandako istripu baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez. Auto baten eta txirrindulari baten arteko istripuari buruzko berria 08:15ean jaso dute 112 telefonoan.

Istripua A-4306 errepideko biribilgune batetik gertu jazo da. Bertan, txirrindulari batek eta auto batek istripua izan dute, baina oraindik ez dago argi zer dela eta.

Ertzaintza eta Osakidetzako anbulantzia bat bertaratu dira. Txirrindularia konorterik gabe zegoen une horretan, baina osasun langileek ezin izan dute ezer egin hura salbatzeko.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, istripua zerk eragin duen argitzeko. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago