Bihar abiatuko da Azkena Rock Festival

Jon Hidalgo 2026ko ekainaren 17a

Hiru egunetan zehar rock doinuez beteko da Mendizabala. Argazkia: ARF

Ekainaren 18tik 20ra ospatuko da Mendizabalean Azkena Rock Festivalaren 24. edizioa. The Hives, Alice Cooper eta Social Distortion izango dira izar nagusiak, eta hirira ere zabalduko dute eskaintza.

Bihar hasiko da Gasteizen Azkena Rock Festivalaren 24. edizioa, rock zaleen urteko hitzordu handienetakoa. Ekainaren 18tik 20ra bitartean, ostegunetik larunbatera, Mendizabaleko eszenatokiek nazioarteko eta bertako rock talde esanguratsuak hartuko dituzte. Hiriko erdiguneak ere izango du protagonismoa.

"Rock and rollaren tenplua hainbat belaunalditako publikoaren topagune izango da aurten ere", antolatzaileen esanetan. Jaialdiaren kartelburu nagusiak The Hives, Alice Cooper eta Social Distortion izango dira, eta baita The Adicts eta Evaristo ere.

Lehen egunean, ostegunean, The Hives izango da izar nagusia, eta aurretik Imelda May-k emanaldi esklusiboa eskainiko du Darrel Higham-ekin batera. Ostiralean, Alice Cooper izango da protagonista, bere shock-rock ikuskizunarekin. Larunbatean, berriz, Social Distortion itzuliko da Gasteiza, hamabost urtean argitaratu duten lehen diskoa aurkeztera.

Jaialdiak, gainera, hirira zabalduko du bere jarduna: Andre Maria Zuriaren plazan eguerdiko kontzertu doakoak izango dira, ostiral eta larunbatean 13:30ean. Bywater Call eta The Backyard Casanovas taldeek eskainiko dute emanaldi irekia, hurrenez hurren. Familiek ere izango dute lekua, Txiki ARF guneko programazioari esker, tailer eta jarduera bereziak izango dira haur eta familientzako.

Sarrerak oraindik eskuragarri daude, eta 14 urtetik beherakoek doan sartu ahal izango dute. Gainera, autobus zerbitzu bereziak antolatu dituzte hainbat herritatik gerturatu ahal izateko.

AZKENA ROCK FESTIVAL 2026 EGITARAUA EGUNEZ EGUN

Ekainak 18 Osteguna

Mendizabala
18:00 - Ate irekiera
19:05 - Robert Finley 
21:10 - Imelda May - Rock & Roll Show (feat. Darrel Higham)
23:35 - The Hives

Respect
18:15 - Nhil
20:05 - DeWolff
22:30 - Corrosion of Conformity
01:00 - The Adicts - Adios Amigos

Trashville - Trash a Go-go!
19:30 - Captain Trasho  
21:00 - Radioactivas  
22:30 - The Concrete Boys  
01:00 - Les Robots  
02:30 - Angel y Cristo  

Ekainak 19 Ostirala

Andre Maria Zuriaren plaza (Doan)
13:30 - Bywater Call

Mendizabala
17:00 - Ate irekiera
17:30 - Black Maracas
19:20 - Los Enemigos
21:40 - Sugar
00:20 - Alice Cooper

Respect
18:15 - The Del Fuegos
20:25 - Old Crow Medicine Show
23:00 - The Temperance Movement
01:55 - Evaristo

La Salve
18:00 - The Damn Truth
19:30 - Hällas
21:00 - Circle Jerks
23:20 - Tropical Fuck Storm
02:00 - Voivod

Trashville - Trash a Go-go!
18:15 - Cavegirl + The Neandergals
20:00 - Stompin’ Riffraffs
22:20 - Henge
01:00 - The Dwarves
03:00 - Restless Ramone

Trashville - Rat Hole
17:30-20:30 - Txiki ARF (familientzako jarduerak)

Ekainak 20 Larunbata

Andre Maria Zuriaren plaza (Doan)
13:30 - The Backyard Casanovas

Mendizabala
17:00 - Ate irekiera
17:30 - Lepora
19:20 - Superchunk
21:40 - Social Distortion
00:35 - Carpenter Brut

Respect
18:15 - Vandoliers
20:25 - Sleaford Mods
23:15 - Jason Isbell & The 400 Unit
01:55 - Alcala Norte

La Salve
18:00 - Rodeo
19:30 - Split Dogs
20:50 - Starbenders
22:30 - Lady Banana
00:15 - Discharge
01:50 - Therapy?

Trashville - Trash a Go-go!
18:30 - Twin Ghosts
20:30 - Bridge City Sinners
22:30 - Capitan Entresijos feat. Garganta Profunda
01:00 - Bloodsucking Zombies from Outer Space
03:00 - Cuir  

Trashville - Rat Hole
17:30-20:30 - Txiki ARF (familientzako jarduerak)

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago