2026/06/05 17:00
Gasteizko Azpimarra irakurle taldeak antolatuta, Poesia mailu bat da izeneko literatura jaialdia egiten da. Izen hori Gabriel Aresti idazlearen Harri eta Herri liburuko bertso ezagunetik hartua da.
17:00etan, idazketa lantegia eta poesia reel lantegia. 19:00etan, poesia mikro irekia. 21:00etan, Xak kontzertua.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.