Hilketa saiakera egotzi die Ertzaintzak 15 eta 16 urteko bi adingaberi, atzo Gasteizko Zaramaga auzoan 25 urteko gizonezko gazte bati bizkarrean gutxienez bi labankada emateagatik.
Igandeko arratsaldeko zortziak aldera jazo da erasoa, gaur Segurtasun Sailak ezagutzera eman duenez. Ordu horren bueltan Ertzaintzak dei bat jaso du, auzoan izandako eraso baten berri emanez. Lekura dotazio bat bertaratu denean, agenteek gizonezkoa lurrean botata eta konortea galduta aurkitu dute. Eraso egin dioten gazteari bizkarrean arma zuriz egindako zauriak atzeman dizkiote, eta, lesioen larritasuna ikusita, ospitalera eman dute gaztea.
Erasotzaileak aurkitzeko bila abiatu eta gero, bi susmagarri atxilotu ditu Ertzaintzak, erasoan inplikatuta egotea egotzita. Adingabeen Fiskaltzaren eskuetan utzi dituzte adingabeak.