Eragiteko janzten

"Nerabeei eskatzen diegu euskaraz egiteko, txikienek eredutzat izan ditzaten"

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 28a

Kimuak aisialdi taldeko begiralea da Irati Barona, eta bertako euskararen egoera azaldu digu, erabilera sustatzeko dituzten estrategiekin batera. Eragiteko Janzten zikloan Gasteizko haur eta gazteen hizkuntza ohiturak aztertu ditugu.

Irati Barona Kimuak aisialdi taldeko begiralea da, haur bezala parte hartzetik helduen mailara igarota. Euskara sustatzeari garrantzia berezia ematen diote taldean, eta izandako arrakastak, zailtasunak eta erronkak kontatu dizkigu elkarrizketan.

Aurten hezkuntza munduari begira osatu da Eragiteko Janzten bideo elkarrizketa sorta. Etorkizuneko euskaldunen hizkuntza ohiturak aztertu nahi izan ditugu, eta horretarako gonbidatu ditugu Gasteizko ikastetxe eta esparru ezberdinetako gurasoak, irakasleak eta aisialdiko begiraleak.

Atal honekin amaitu dugu Eragiteko Janzten zikloa. Hamabi elkarrizketako sorta osatu dugu guztira, Euskaltzaleen Topagunea, Lazarraga Kultur Elkartea, GEU Elkartea eta ALEAren eskutik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago